XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondorioz, ez da zaila azaltzen arlo honetan sortu diren tresna kuantitatiboen aniztasuna.

Adierazitako saiakera asko EEBBetan burutu dira, sarritan konplexuegiak, maneiatzeko zailak eta denbora luzea eskatzen duten eskalak izan dira.

Eskuarki, OLBK neurtzeko eskalak profesional sanitarioen balorapenetan oinarritu dira eta neurri txikiagoan gizakien balorapenetan.

Zenbait mediku eta pazienteren arteko desadostasun sakonak agerian jarri dituzte eta pausoka gizakien autobalorapena kontuan izan beharra onartu da, edozein sanitate interbentzioren emaitzak neurtzeko garaian, bizi kalitatean irabazi edo galera hitzetan.

BIZI KALITATEAREN DIMENTSIOAK:

Bizia eta biziraupena baliodun bihurtu duten kualitateak zehazteko bideratu diren ikerketa enpirikoak urriak izan dira.

Haatik, OLBKren neurketa tresna gehienetan hiru elementu garrantzitsu gailentzen dira:


1.- perspektiba multidimensionalaren garrantzia
2.- balorapenaren subjektibotasun inplizitua
3.- osasun egoera adierazten duen zenbaki bat lortzea

OLBKren neurketan eraiki eta erabili diren eskala gehienek ikuspegi integral eta multidimentsionalaren beharra dute, azterketan osagarri fisiko, psikologiko eta sozialak bereganatuz.

OBLKren neurketa eskaletan sartu beharreko dimentsioen artean, ondoko arloei buruz adostasuna badago: funtzio fisikoa, funtzio psikologikoa, funtzio kognitiboa, ongizate orokorra eta estatus ekonomikoa.

Dimentsio hauetako bakoitza item zenbaiten bidez deskribatzen da eta formulazioa zein kopurua aldatzen dira neurketa tresna bakoitzaren arabera.

OLBKREN NEURKETA TRESNEN BETEBEHARRAK

Edozein neurketa tresna baliogarritasunaren ikuspegitik aztertu beharra dago, benetan neurtu nahi dena neurtu ahal izateko, eta neurketa errepikatuak egin ondoren antzeko emaitzak lortzen badira: fidagarritasuna

Tresna baten garapenean dagoen asmoa definitzea funtsezkoa da baliogarritasuna ebaluatzeko garaian.

Asmo batekin laboratutako tresna beste batentzat desegokia izan liteke eta erabilgarritasuna lan edo ikerketaren helburuarekin lotuta egongo da beti.

Baliogarritasuna aztertzeko irizpide estandar baten erreferentzia behar da.

OLBKren neurketak alderatzeko urrezko estandarrik ez dagoenez, portaera zientzietan usu erabilitako baliogarritasun metodoak ondokoak dira, edukiaren baliogarritasuna (tresna baten gaitasuna OLBKren garrantziko dimentsioak bete ahal izateko), (...)